Agenda

Atrás

EMUSIK 2016

6 MAY

ZIZURKILEN EMANALDIA

 

Nola entzuten dira milaka instrumentu batera?

Donostian antolatuko da, Emusik ekimenari esker, musikari gehien aldi berean jotzen elkartuko dituen kontzertua; Europan ez da inoiz horrelakorik antolatu. 26 herrialdetako milaka musikarik pieza klasikoekin eta musika modernoarekin osatutako musika-errepertorio bat joko dute aldi berean, baita ekimen onetarako berariaz sortutako Emusik 2016 abestia ere. Horrela emango zaio hasiera Europako Musika Eskolen Elkarteak (EMU) bi edo hiru urtean behin antolatzen duen musika-eskolen jaialdiari. Jaialdiaren baitan mila kontzertu baino gehiago eskainiko dira lurralde osoan, baita Errioxa eta Kantabriako zenbait tokitan ere. 70 musika-eskolek parte hartuko dute antolakuntzan eta askotariko musika-estilotako lanak eskainiko dira, konpositore klasikoen lanak eta soinu garaikideenak barne hartuta. Musika elkarbizitzarako tresna dela azpimarratzen du proiektuak, eta horren aldeko apustua egiten du. Aniztasuna eta lankidetza oinarri dituela landu den ekimen bat da eta aukera paregabea eskaintzen du kulturen eta herrialdeen artean ezaguerak eta esperientziak trukatzeko.

Interesatutako musika eskolak elkarte nazionalekin harremanetan jarri beharko dira izena emateko.