Xexili eguerako oharra
2016·11·17
Xexili egunerako:
ZIZURKIL:
Zizurkil goian, San Millan eskolan 17:45ean elkartuko gara, urteroko kalejira egin eta bukaeran emanaldi txiki bat eskeiniko da udaletxean.
ANOETA:
Anoetan 17:15ean tresnetakoak elkartuko gara auditorioan, 17:30ean tailerreko ikasleak etorriko dira eta 17:45ean emanaldiarekin hasiko gara.
IRURA:
Iruran 17:45ean Loatzo plazan elkartuko gara. Nahi izanez gero, 17:30eatik aurrera norbait udaletxean egongo da istrumentuen fundak etab uzteko, gero bukaera han da eta.
VILLABONA:
Villabonan 17:15ean auzo ezberdinetatik kalejirak aterako dira (txistulariak, trikiak eta dultzaineroak).17:45ean denak plazan elkartuko gara. Istrumentuen fundak etab uzteko, aurretik musika eskolan.
ADUNA:
17:45ean plazan elkartuko gara. Istrumentuen fundak etab uzteko, aurretik musika eskolan. Kalejiran, kantujirakoz aparte, bertako folk talde berri bat izango dugu gurekin kaleak girotzen.
IBARRA:
17:45ean plazan elkartuko gara. Istrumentuen fundak etab uzteko, aurretik musika eskolan.
ALTZO:
17:45ean plazan elkartuko gara. Istrumentuen fundak etab uzteko, udaletxe azpiko lokalen.
ALEGI:
17:45ean eskolako patioan elkartuko gara. Istrumentuen fundak etab uzteko, 17:30eatik aurrera udaletxean.