Web edukia bistaratu

SARS-CoV-2 birusaren aurrean zer-nola jarduteko protokolo orokorra.

2020-2021 ikasturtea

 

SARRERA

2019-2020 ikasturtearen bilakaera, 2020ko martxoaren erdialdean hasi eta amaitu arte, COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz ezarritako osasun alarmaren egoerak eta deseskalatzearen faseek baldintzatu dute.
Ikastetxeetan aurrez aurreko irakaskuntza-jarduera eteteak eta, ondoren, pandemiaren aurrerapenari eusteko ezarri zen konfinamendu orokortuak, estrategia eta baliabide guztiak zabaltzera behartu zuten hezkuntza sistema osoa, musika eskolak barne, ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea eta hezkuntzaren kalitatea bermatze aldera, on-line irakaskuntza jarduera eta telelanaren modalitatea modu orokorrean garatuz.

Une honetan, deseskalatzeko planaren 3. fasea gainditu dela adierazten duen Lehendakariaren 14/2020 Dekretua argitaratu ondoren, alarma egoeraren esparruan hartutako neurriak indarrik gabe utzi dira, eta normaltasun berrirako sarrera ezarri da.

Horregatik, eta une honetan eskura dugun informazioan oinarrituta, hezkuntza jarduera eta prestakuntza presentziala garatzeko ondoko orientabide hauek planteatzen ditu Eusko Jaurlaritzak EAEko ikastetxe guztientzat. Araubide orokorreko zein araubide bereziko irakaskuntzak hartu dira aintzat, zeinak 2020- 2021 ikasturtearen hasieran indarrean zeuden osasun baldintzen arabera arautuko baitira.

 

XEDEA

Loatzo musika eskolak hartu beharko dituen neurrien xedea da hezkuntza jarduera garatu ahal izatea beti ere COVID-19aren hedatzea ekidin nahiaz hezkuntza komunitatean; hau da, kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatuko zaie gure ikasleei segurtasun eta osasun baldintza onenetan, ikastetxeko langileentzat zein ikasleentzat.

Hortarako idatziko dugu kontingentzi plan hau. Plan honek izaera dinamikoa izango du eta osasun agintariek ezarritako jarraibideen arabera eguneratuko da uneoro.

TRASNMISIOA MURRIZTE ALDERA (Arau orokorrak)

Badira hainbat ekintza, oro har, Covid 19ren transmisio arriskua nabarmen murrizten lagun dezaketenak. Ekintza horiek bost lerrotan bil daitezke:

  1. 1-  1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea pertsonen artean. Oinarrizko neurria da infekzioa transmititzen duten arnas tanten eremutik kanpo egoteko. Tanta horiek hitz egitean edo doministiku edo eztul egitean sortu eta zabaltzen dira.

  2. 2-  Maskarak erabiltzea eta arnas higienea. Arnas higieneari dagokion arloan sartzen da infekzioa ez barreiatzeko maskarak erabiltzea, pertsonen artean hurbiltasun haundiagoa dagoenean eta pertsonen arteko segurtasun distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izatea ezinezkoa denean.

  1. 3-  Eskuen garbiketa. Neurri garrantzitsua, eskuek gainazaletik birusa transmititzeko duten gaitasunagatik. Urarekin eta xaboiarekin egin daiteke, baita soluzio hidroalkoholikoekin ere.

  2. 4-  Garbiketa, desinfekzioa eta aireztapena. Sarritan garbitu eta desinfektatu behar dira pertsonekin kontaktuan dauden gainazalak. Aldian aldian eta era egokian aireztatzea ere oso faktore garrantzitsua da espazio itxietan kutsatzeko arriskua murrizteko.

  3. 5-  Kontaktu kopurua murriztea. Mugatu egin behar da talde jardueretan parte hartzen duten pertsonen kopurua. Ahal dela, jarduerak talde txikiagotan egin behar dira, talde egonkorrak osatuz eta segurtasun tartea mantenduz haien artean.

    LOATZO MUSIKA ESKOLAKO PROTOKOLO SANITARIOA

    • Zentro bakoitzean informazio kartelak jarriko dira koronabirusa prebenitzeko betebehar eta gomendioak adierazteko.

    • Irakasle bakoitza ikasleen bila joango da musika eskolako sarrerara eta ikasleari azalduko dio eskuak garbitu edo desinfektatu behar dituela eta hala egiten duela ziurtatuko du, bai sarreran eta bai irteeran gel hidroalkolikoa ezarriko da. Neurri hau taldekako edo bakarkako klaseetako ikasle guztiekin egingo da ohitura sortu arte.

    • Gurasoek edo ikasle ez diren bestelako helduek ezingo dute musika eskolara sartu hitzordurik gabe. Kanpoan itxaron beharko dute. Sartzen diren guraso edo helduek eskuen desinfekzioa egin beharko dute.

    • Tenperatura hartzeko termometroak izango dira zentro guztietan, beharra ikusiko balitz (zantzuak izanez gero) ikasleei tenperatura hartzeko. Sukarra baldin badu ikasleren batek berehalakoan gurasoei deituko zaie eta bere bila etorri beharko dute. Etorri bitartean maskara jarrita beste gela batera eramango da.

  • Klase batetik bestera leihoak edo ateak irekiko ditu irakasle bakoitzak gelak aireztatzeko helburuarekin.

  • Erabilitako aulki eta mahaiak desinfektatu beharko ditu irakasle bakoitzak.

  • Haizezko tresnak jotzearen ondorioz sortzen den listua zaborrontzian botako da eta azken ikaslearekin bukatutakoan irakasleak zabor poltsa itxita utziko du.

  • Ikasleek ezingo dituzte musika tresnak elkar trukatu, bakoitzak berea erabili beharko du.

  • Pianoa ikasle batetik bestera behin eta berriz desinfektatu beharko da.

  • Perkusioko ikasleek beraien makilak ekarri beharko dituzte klasera.

  • Taldeetako ikasle kopuruak 15koak izango dira gehienez. Abesbatzak

    emateko gela edo areto haundiak erabiliko dira herri bakoitzean. Bandako ikasleekin formato txikiagoko taldeak osatuko dira datorren ikasturterako (big band, txaranga eta metal taldea)

  • Protokolo sanitarioa guraso guztiei bidaliko zaie ikasturte hasieran emailez eta Loatzo musika eskolako web orrian argitaratuko dugu.

  • Protokoloa, egoera sanitarioaren arabera eguneratzen joango da.

  • Udalek beren gain hartuko dute Loatzo musika eskolak erabiltzen dituen

    zentro guztien eguneroko garbiketa eta desinfekzioa.

  • Loatzo musika eskolak langile bakoitzari oihalezko maskara bat emango dio (400 garbitze izan ditzaketenak) ikasturte hasieran. Era berean zortzi herrietan beharrezkoa izango diren desinfekzio produktuak erosiko ditu

    (gel hidroalkolikoa, desinfektanteak...).

 

2020-2021 IKASTURTE HASIERA

Ikasturte hasierari begira eta osasun egoeraren arabera, musika eskolako

jarduera ondoko bi jokalekutan gara daiteke:

  • 1. agertokia: lehen normaltasun agertoki bat, non datu epidemiologikoek

    eta osasun agintarien gomendioek aukera emango luketen aurrez aurreko irakaskuntza jarduera modu normalizatuan garatzeko. Ikasturtea irailean hasiko da, aurrez aurre, maila guztietan.

  • 2. agertokia: eszenatoki honek konfinamendua eta ikasgelaz kanpoko hezkuntza jarduera ekarriko ditu. Telelanean oinarritutako on line bidezko zerbitzua eskainiko zaie ikasle guztiei. Gai bakoitza honela antolatuko da:

    Tresnetako bakarkako klaseak: Jitsy meet edo google meet plataformen bidez emango dira klaseak. Ikasle bakoitzak bere ordu erdiko klasea jasoko du irakaslea eta gurasoen artean adostatutako ordutegian. Ikasle bakoitzak klase horretara sartzeko link bat jasoko du eta astero bere ardura izango da bere orduan bertara sartzea.

    Musika hizkuntza eta abesbatza: Jitsy meet edo google meet plataformen bidez emango dira klaseak taldeka. Talde bakoitzak bere ordutegia izango du eta asteko bi saioak modu horretara emango dira. Ikasle bakoitzak klase horretara sartzeko link bat jasoko du eta astero bere ardura izango da bere orduan bertara sartzea.

Musika tailerra: lan ildo bat irekiko da tailerreko ikasleekin lan egiteko. Etxean egin beharreko lan bat proposatuko zaie eta era berean astean behin irakaslearekin on line konektatzeko aukera emango zaie taldeka, bertan lanaren jarraipena, izan ditzaketen zalantzak edo galderak argituko dira.

Ikasle bakoitzak klase horretara sartzeko link bat jasoko du eta astero bere ardura izango da bere orduan bertara sartzea.

Talde instrumentalak: proiektuka lan egingo da. Erronka edo proiektu ezberdinak proposatuko zaizkie talde bakoitzari, soinuen album bat osatzea adibidez. Irakaslearekin on line konektatzeko aukera eskainiko zaie taldeko ikasle guztiei astero ordutegi jakin batean, bertan lanaren jarraipena eta izan ditzaketen zailtasunak edo zalantzak aipatuko dira.

Ikasle bakoitzak klase horretara sartzeko link bat jasoko du eta astero bere ardura izango da bere orduan bertara sartzea.

  • -  Irakasle bakoitzak lehen lauhilekoaren materiala (partiturak) prestatuta izango du ikasle bakoitzeko. Horrela konfinamendu egoera bat iritsiko balitz, gurasoek ez dute etxean inprimatzen ibili beharko.

  • -  Tresnarekin hasten diren ikasleen gurasoak klase batera gonbidatuak izango dira irailan zehar. Bertan, irakasleak oinarrizko azalpenak eskainiko dizkio (nola afinatu, oinarrizko posturak, arnasketa...) gurasoari, etxeratze agindua emango balitz etxean nola landu jakin dezaten, pantallaren bidez zenbait gai azaltzea zaila egiten baita.

  • -  Santiago egoitzako taldeak: musika eskolara bertaratu ezin badute, irakaslea egoitzara joatea proposatuko zaie. Azken aukera hau ere ez balitz posible izango, klaseak bertan behera geldituko lirateke.

• Onartzen den egutegia ikasturte osoan zehar egongo da indarrean, eszenatokia edozein dela ere.

 

GAIXOTASUNAREN SINTOMAK ANTZEMANEZ GERO

  • COVID 19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten ikasle, irakasle edo langileak ez dira musika eskolara bertaratuko. Ez dira bertaratuko, ezta ere, COVID 19a diagnostikatu zaielako isolatuta dauden guztiak, ez eta COVID 19aren sintomak agertzen dituen edo diagnostikoa jaso

    duen lagunen batekin harreman estuan egon delako etxean

    berrogeialdian dagoen lagun oro ere.

  • Beren etxeko norbaitek COVID 19aren diagnostikoa jaso badu,

    gurasoek edo tutoreek horren berri emango diete eskolako agintariei eta

    seme edo alaba etxean mantendu beharko dute.

  • Zehazki, gaitzaren sintomak antzemanez gero (sukarra, eztula, arnasa

    hartzeko zailtasuna...), eskolak alaba edo semea jasotzea eskatuko dio familiari, gehienbat ikaslea adingabea denean. Familiak osasun zentrora deitu beharko du eta bertan aztertuko da ikaslearen egoera. Balorazioa izan arte, pertsona hori isolatuta mantenduko da.

  • Gaitzaren sintomak eskolako langileren batean agertuko balira, honek eskola utziko du eta etxera joango da eta gomendio berberak jarraitu beharko ditu.

  • Ikasle edo irakasleren batek Covid 19n positibo emanez gero, kontaktutzat hartuko da gainerako ikasgela edo taldea, eta etxeko berrogeialdia egin beharko du 14 egunez, azken kontaktua izan den egunetik zenbatzen hasita. Osasun Sailaren SARS-Cov koronabirusa zaintzeko protokoloari jarraituko zaio (https://euskadi.eus/covid-19- koronabirus-berriaren-protokoloak/web01-a2korona/eu/) eta zaintza epidemiologikoko unitatea izango da.