Agenda
Atzealdea Vilafranca del Penedes-era irteera
BAGOAZ VILAFRANCA DEL PENEDÊSERA !!!! Iritsi da hainbeste itxarondako irteera. Ostegun honetan, martxoaren 20an eguerdiko 13: 15ean Villabonako elizako paradan elkartuko gara eta autobusa 13:30ean aterako da. Ikasleak bazkalduta etorriko direnez, merienda orduan geldialdi bat egingo da. Norberak eraman behar du meriendan jatekoa. OSTEGUNEAN, harrera egin ondoren 20:00tan Vilafrancako etxeetako gurasoak ikasleak jasoko dituzte eta etxeetara joango dira. OSTIRALEAN. Udal ordezkarien harrera udaletxean, museora bisita eta ondoren eskoletan emanaldiak eskeiniko ditugu. Ondoren, denak batera albergean bazkalduko dugu. Arratsaldean castells delakoen tailerra eta entsaioak musika eskolan. 20:00tan familiekin etxera. LARUNBATEAN: Goizean, SITGES herrira irteera egingo dugu autobusean.13:30ean familiekin bazkaldu eta 16:30ean entsaioak, kalejira eta EMANALDIA. Ondoren, bertako familiek ekarritako janariekin denak batera afalduko dugu. Afari ondoren, kontzertu librea. IGANDEAN. Etxerako itzulera. 18:0Oak aldera Villabonara iritsiko gara. Ondo pasa eta mila esker |