Barne araudia

Barne araudia

 

 

 

LOATZO UDALERRIEN MANKOMUNITATEA

 

IRAGARKIA

 

Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak 70.2 artikuluan xedatutakoa betez, Loatzo Musika Eskola Mankomunitateko Barne araudiko ordenantzaren testu osoa argitaratzen da. 2011ko maiatzaren 13an egindako ohiko batzarrean onartua da. 

    Ondoko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, administrazio-bideari amaiera  ematen dion erabaki honen aurka:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita: edota, administrazioaren isilunearen ondorioz ezetsi bada, sei hilabeteko epean. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeari utzi gabe. 

 

Zizurkilen, 2011ko uztailaren 6ean

 

 

 

 

Marimi Ugalde Zabala

Lehendakaria

 

 

 

 

 

LOATZO MUSIKA ESKOLAKO BARNE ARAUDIA.

AURRE TITULUA

1.artikulua

2002. urtean Anoeta, Ibarra eta Zizurkilgo herriek eskualdean zegoen musika ikasteko eskaera ikusirik, LOATZO MUSIKA ESKOLA sortzea erabaki zuten 

 

Loatzo Musika Eskolaren sortzaile diren hiru herrien errealitatea aski desberdina da. Alde batetik, Anoeta dago, alor honetan esperientzia gehien duen udalerria. Urtetan funtzionatu duen Musika Eskola dago Anoetan eta, ondorioz, azpiegitura bat, ikasle kopuru bat eta esperientzia aberatsa du. Ibarra eta Zizurkilen egoera, aldiz, erabat desberdina da. Herri bakoitzeko haurrek Tolosa eta Villabonako Musika Eskoletara joateko ohitura dute, herrian bertan horrelako ikasketak egiteko aukerarik egon ez delako.

Proiektu hau eskualdeko herri guztiei aurkezten zaie eta Barne araudi hau berritzen dugun unean, 2011an 8 herriz osaturiko MANKOMUNITATEA da. Aduna, Alegia, Altzo, Anoeta, Ibarra, Irura, Villabona eta Zizurkilek osatzen dute.

    Zalantzarik gabe, ezaugarri hauetako Mankomunitate batek bere alde onak eta ez hain onak ditu. Onen artean, herri ezberdinetako haurren arteko harremana sortu eta bultzatzea eta ume kopuru garrantzitsu batek sor ditzakeen abantailak ditu: taldeen sorrera, herri desberdinetan emanaldiak eskaintzeko aukera, e.a. Mankomunitatearen alde negatiboena, herri bakoitzean, ume kopurua medio dela, taldeak sortzeko izan daitezkeen arazoak dira. Hala ere, orokorrean, abantailak aski interesgarriak direla pentsatzen da.

 

2.artikulua

Musika Eskolako egiturari dagokionez, proiektu hau mahai gainean jarri      izenean finkatu ziren helburuak lortzeko egiturarik aproposena dela pentsatu da, besteak beste hurrengo arrazoiak direla eta:

 

a) Musika Eskolaren egiturak askatasun handia ematen du helburu eta funtzionamendua martxan jartzeko orduan. Ondorioz, errealitatera hurbil daitekeen proiektua da eta ikasleekin batera proiektu eraginkor bat prestatzeko aukera ematen du.

 

b)  Musika Eskolak arautegi zabal bat finkatzeko aukera ematen du eta, ondorioz, musikan profesionalak izan nahi ez duten guztientzat askoz ere ikasketa malguagoak eskaintzen ditu. Era honetan, zaletasunagatik musika munduan murgildu nahi duten guztientzat aukera paregabea ematen du Musika Eskolak eta beste aktibitateekin erabat bateragarria bilakatzen da musikaren ikasketa.

c) Europan musika hezkuntzan Musika Eskolaren egitura de hedatuen dagoena eta korronte hau jarraitzea komenigarria da.

d)  Osatu den proiektu honek erabat irekia eta borobila izan nahi du. Irekia, etorkizunean Tolosaldeko herri ugari bilduko dituelakoaren desioz sortzen delako. Tolosaldean herri txiki ugari daude eta gehienentzat ezinezkoa bilakatzen da bakarka musika heziketak sortarazten dituen gastuei aurre egitea. Mankomunitate batean bilduz, ordea, eskaintza hori bideragarria bilaka daiteke. Borobila, eremu guztiak jorratu nahi dituen proiektua delako. Oinarrizko helburuak ongi finkatzea funtsezkoa da, baina herri ezberdinen bilkurak eta ume kopuru handia izateak, etorkizunera begira ekimen hagitz martxan jartzeko aukera ematen du. Proiektuaren borobiltasuna ezin da lehenengo egunetik lortu, guztion artean eguneroko errealitatearekin batera osatzen joan behar den zerbait da baizik. Ikasleak, irakasleak, udaletxeak, gurasoak, e.a. zeresan handia dute proiektu honetan.

e) Araudi honen aplikazio eremua Loatzo musika eskola osatzen duten udalerriena izango da eta musika eskolaren titularra aipaturiko udalerriak izango dira.

 

I.TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

3. artikulua

 

Loatzo Musika Eskolaren helburu nagusia, udalerri hauetan musika jarduerak sustatzea da. Musikarako orientazioa emango da eta musika ikasteko aukera emango die adin guztietako herritarrei, betiere eskaintza eta eskaria, eskolaren ezaugarriak eta udalaren aurrekontua kontuan hartuta.

 

4.artikulua

Hauek izango dira eskaintzaren helburuak:

* Musika zaletasuna eta ezagutza bultzatzea, txiki-txikitatik musika ikasteko aukera eskainiz ingurune egoki batean eta berdintasunez. 

* Irakaskuntza arautu gabea eta praktikoa izango da, talde jarduerak egiteko eta ikasleengan ahozko zein instrumentuzko taldeetan parte hartzeko interesa pizteko.

*  Irabazi asmorik gabeko eskaintza izan arren, baliabideak optimizatuko dira.

* Gizartearen eskaera zabalari erantzutea, bai kultura musikal praktikoaren eskaerari, hau da, instrumentisten eta kantarien eskaera, eta bai musika-kultura zabalaren eskaerari, hots, musika tresnarik jo nahi ez dutenenari. Kultura horren bidez musikazaleak pertsona gisa hobeto errealizatzea eta bere kultura eta adierazpide altxorra handitzea bilatzen du, bere buruarekin eta inguruarekin oreka handiagoa lortzeko.

* Talentu eta bokazio berezia duten ikasleei aparteko formakuntza eskeiniko zaie eta irakaskuntza profesionaleko bideak zabalduko dizkiegu.

* Ikaslearen partehartzea sustatzea, alde batetik, bai bakarkakoa eta bai taldekoa ere, eta eskolaren eta gizartearen arteko lotura bilatzea. Izan ere, norberengan bakarrik gelditzen den ikasketak, gizarteari erakutsi gabe, galdu egiten baitu bere izateko zentzua. Ondorioz, ezinbestekoa bihurtzen da Musika Eskola herrian txertaturik egotea.

* Ikasleak trebatzea, musika tresna bat jotzeko nahiz kantatzeko beharrezkoak dituen eduki teoriko eta praktikoak emanez. Hori guztia musika hobeto ulertzera bideratuta. 

* Musika klasiko tradizionala, herri musika eta joera berriak jorratuko ditu bere osotasunean.

* Adin guztietarako irakaskuntza eskaintzea. Beti ere, taldeak egiterakoan adina, musikaren ezagupen maila eta beste hainbat ezaugarri kontutan hartuz.

* Hainbat motatako kontzertu eta ikuskizun artistikoetara joateko gogoa bultzatu eta izaera kritikoa garatuko da ikasle eta herritarren artean.

* Haurraren motibazioa sustatzea, programatutako jarduerak eta ikasketak haurraren gustu musikalaren artean eta haren sentsibilitatea hedatzea lortuko duten estilo berrien ikasketaren artean oreka bilatuz. Ondorioz, programazioak nahikoa malgua izan beharko du, haurraren errealitatearekin konektatu ahal izateko eta haren desmotibazioa saihesteko.

* Bestako musika tradizioak bildu, taxutu eta zabaltzea, herri bakoitzeko kultur-nortasuna gune bilakatuz. Ahalegin berezia egin euskal doinuak bildu eta zabaltzeko eta herri bakoitzeko musikagileen bizitza eta musika ezagutzeko.

* Irakaskuntzako programazioa ikaslearen interes, ahalegin eta erritmoetara egokitzea. Kontuan izan beharko da, halaber, ikasleak ikasketa horiek egoki bereganatu ahal izateko gutxieneko baldintzak bete behar dituela.

* Gainditzeko bitartekoak jartzea. Sexuen araberako instrumentu hautaketa Irakaskuntza tekniken hobekuntza sustatzea eta ahalbidetzea, irakasleak etengabe trebatuz eta eguneratuz. Musikaren zerbitzuan dauden teknika musikal guztiak erabiltzea.

* Helduen heziketa musikala bultzatzea.

* Beste musika eskolekin etengabeko lankidetzan aritzea, elkartruke horrek aberastu eta hobetu egingo baitu eskolaren irakaskuntza maila. Era berean, herriko eta eskualdeko kultur mugimendu, erakunde edo bertan lanean dihardutenekin koordinazioa bultzatzea.

* Herriko musika-kulturan eragina izatea, ez bakarrik ikasleak prestatuz, gizartean eta herrian musika zabalduz baizik. Horretarako, musika taldeak maiz jendaurrean aritzea ahalbidetuko da eta herriko kultur mugimendu, erakunde eta pertsonekin koordinazioa bultzatuko da. Sorkuntza bultzatzea.

* Gaur egungo sexu-diskriminazioa aztertu, eta hura egiteko ohitura eten eta emakumearen partehartze aktibo eta profesionala bultzatzea.

 * Minusbaliotasunik dituzten ikasleei, musika ikasteko aukera eta behar dituzten baldintzak eskaintzea.

 * Dantzaren irakaskuntza ahal den neurrian Musika Eskolaren barruan sartzea, musikaren irakaskuntzarako finkatu diren helburu berdinekin.

 

II. TITULUA

KUDEAKETA, ORDEZKARITZA ETA GOBERNU ORGANOAK

5. artikulua

Hona hemen  Loatzo Musika Eskolako organoak:

a)  Eskola Batzordea.

b)  Irakasleen klaustroa.

c)  Zuzendaritza batzordea

d)  Zuzendaria.

e)  Udalerri bakoitzeko batzarrak.

 

I. TITULUA.  ESKOLA BATZORDEA

6. artikulua    

Eskola Batzordeak bere gain hartuko du Loatzo Musika Eskolaren buruzagitza, kide hauekin osatuta:

a)  Lehendakaria. Loatzo udalerrien Mankomunitateko lehendakaria.

b)    Mankomunitateko kide diren bi Udal ordezkari, Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzarreko kide direnak, aldi berean, Batzarrak berak hautatuta.

c)  Ikasleen gurasoen bi ordezkari.

d)  Ikasleen bi ordezkari.

e)  Irakasleen bi ordezkari, Irakasleen Klaustroak hautatuta.

f)  Loatzo Musika Eskolaren zuzendaria.

 

7. artikulua 

Eskola Batzordeari dagozkio betebehar hauek:

a) Plan orokorrak eta jarduerarako aldizkako programak proposatzea; Loatzo Udal Mankomunitateak onartu beharko ditu.

b) Eskolaren heziketa-proiektua onartzea proposatzea, Mankomunitateak berretsi dezan.

c) Urteko proiektua eta eskolaren urteko memoria onartzea, Mankomunitateak berretsi dezan.

d) Barne Erregimeneko Araudiaren aldaketak proposatzea, Mankomunitateak onartzeko.

i) Matrikulatzeko tasak edo prezio publikoak proposatzea, Mankomunitateak onartzeko.

 

Edonola ere, hartutako erabakiak ez dira betearazleak izango, Mankomunitateak onartu behar dituelako, behin betiko. 

 

 

8. artikulua

Eskola Batzordea urtean bitan bilduko da.

Ezohiko batzordea deitu ahal izango da, baldin eta lehendakariak egoki baderitzo edo estamentu ezberdinak eskuordetzen dituzten 2 eskola batzordekideek gutxienez hala eskatzen badute, idatziz. 

Azkeneko kasuan, ezingo da hamabost egun natural baino beranduago gauzatu, eskaera datatik.

 

9. artikulua    

Eskola Batzordearen akordioak kideen botoen gehiengoarekin hartuko dira, eta berdinketa ematen denean, lehendakariak hartuko du erabakia, bilera berean, kalitatezko botoa erabilita.

Eskola Batzordearen osaera balizkoa izateko, kideen erdia eta bat gehiago bertaratu beharko dira. Quorumik ez badago, bigarren deialdia egingo da, lehenengoa baino 15 minutu beranduago, eta kide batzuk bertaratuta nahikoa izango da, 3 baino gutxiago ez badira, behinik behin.

 

10. artikulua

—Batzordeburuari dagokio Batzordeko bilerak deitzea, nagusitzea, etetea eta amaitzea.

— Eskola Batzordeko bileretan zuzendaria idazkari lanetan arituko da, eta haren zeregin nagusia Eskola Batzordeko bileretako aktak egitea izango da; hala, jasota utziko ditu datu hauek:

— Bilera eguna eta hasiera eta amaiera ordua, bertaratu diren kideak, eztabaida-gaiak, bozkatzeko modua eta bozketaren emaitza, eta ontzat emandako erabakiak.

— Eskola batzordekideek 4 urteko agintea beteko dute, izendatzen direnetik eta kargua hartzen dutenetik, eta beren funtzioak amaituko dituzte agintearen amaieran, edo, ezohiko kasuan, uko egitearen edo kargugabetzearen ondorioz.

— Eskola Batzordeko gurasoen eta ikasleen ordezkariak hautatzeko araudiak helburu horretarako onartu den arautegi zehatza bete beharko du.

— Aktak behar bezala artxibatuko dira, lehendakariak eta idazkariak sinatuta, hurrengo bileran onartu eta gero.

Akta horiek argitaratu egingo dira eta hezkuntza komunitateko kideek kontsultatu ahal izango dituzte.

 

 

II. TITULUA

 IRAKASLEEN KLAUSTROA

 

11. artikulua

1. Irakasleen Klaustroa irakasleek eurek eskolako zuzendaritzan parte hartzeko berezko organoa da;  planifikatzeko, koordinatzeko eta erabakitzeko erantzukizuna du, eta, hala badagokio, baita irakaskuntza aspektuei buruz informatzekoa ere.

2. Eskolako zuzendaria izango da Klaustroko burua, eta eskolan zerbitzua ematen duten irakasle guztiek osatuko dute.

3. Klaustroa hilean behin bilduko da, eta baita ere ikasturtearen hasieran eta amaieran; ezohiko bilerak ere egingo dituzte, baldin eta eskolako zuzendariak hala eskatzen badu, edo, gutxienez, Klaustroko kideen herenak hala eskatzen badio zuzendariari, idatziz. 

  1. kide guztiek bertaratu beharko dute Klaustroko bileretara. Kideek bertaratu ezina behar bezala justifikatu beharko diote zuzendariari, aldez aurretik.
  2. Ohiko bilkuretara deitutako orduan etorri behar da eta arazo hauste hau behar bezala justifikatu behar zaio zuzendariari.

 

12. artikulua

Irakasleen Klaustroaren eskumenak.

 

1.    Eskolako zuzendariari proiektuak prestatzeko proposamenak egitea.

2.    Curriculum proiektuak eta irakaskuntzaren aspektuak onartzea eta

       ebaluatzea, Eskolako Hezkuntza Proiektua eta Urteko Programazioa betez.

3.    Ekimenak sustatzea eremu hauetan: esperimentazioa, ikerkuntza

       pedagogikoa eta eskolako irakasleen prestakuntza.

4.    Ikasleak orientatzeko, ebaluatzeko eta berreskuratzeko betebeharrak 

koordinatzea.

5.    Hezkuntza Administrazioak eskolari egindako ebaluazioaren emaitzak edo

    eskolaren ibilbideari buruzko edozein txosten aztertzea eta baloratzea. 

6.     Zuzendari aldaketa ematen denean zuzendari bera proposatzea, behin

betiko erabakia Mankomunitatearena izateari kalterik egin gabe. 

7.     Zuzendaritza batzordeak erabakitakoak aurrera eramatea.

 

13. artikulua    

1.     Klaustroko bileretan, bertaratzen diren guztiek ahots eta boto eskubidea izango dute, zuzendariak debatea moderatzeko eta antolatzeko gaitasunei kalterik egin gabe.

 

2.    Jorratzen diren gaiak 12. artikuluan jasotako gaitasunen barruan ez badaude, kontsulta-izaera izango dute, eta bozketek Klaustroko kideen kezkak adierazteko bakarrik balioko dute.

 

3.    Klaustroko kideek hartutako erabakiaren aurkako botoa jasota utzi dezakete, eta baita ere zeintzuk diren boto hori justifikatzen duten arrazoiak. 

 

 

14. artikulua    

1.    Klaustroko ohiko bilerak hiru egun lehenago deitu behar dira, gutxienez, eta gai-zerrenda eta Klaustroko ezohiko bilerak jasota utzi behar dira, bi egun natural lehenago.

 

2.    Ohiz kanpoko bilerak bi egun lehenago deitu behar dira.

 

3.    Eskolako zuzendariak prestatuko du gai-zerrenda, eta hark igorriko dio eskolako administrazioari gai-zerrendan jasotako gaiei buruzko dokumentazio osoa. Dokumentazio hori Klaustroko kide guztien eskura geratuko da.

 

4.    Ohiko bileretan, gai-zerrendaren azkeneko puntuan «galde-eskeak jasoko dira». Une horretan, bertaratzen direnek zuzendariari nahi adina galdera eta ohar egin diezazkiokete, betetzen dituzten lanpostuetako gaiei dagokienez; horrek ez du esan nahi dagoeneko jorratu diren gaiak berriro irekiko direnik.

 

5.    Gai-zerrendan jaso gabeko gaiei buruzko akordiorik ezingo da hartu, premiazkoak aitortu diren bileretan aurkeztutako mozioak izan ezik, Klaustroko kideen gehiengo absolutuz aldeko botoa lortu badute, behinik behin.

 

 

 

15. artikulua    

1.    Ikasturte bakoitzean irakasleak bilera bakoitzeko akta idatziko du, eta jasota geratuko dira bilera tokia eta ordua, eztabaidarako gai nagusiak eta akordioen edukiak.

 

2.     Irakasleak berak sinatuko ditu aktak, zuzendariaren oniritziarekin, hurrengo bileran onartzeko.

 

MUSIKA ESKOLAKO ZUZENDARIA.

1. ATALA. Funtzio administratiboak

16. artikulua    

Mankomunitateak izendatuko du eskolako zuzendaria, askatasunez, bertako irakasleen artetik. Irakasleen Klaustroak bere proposamena egin ahal izango du, baina ez da loteslea izango.

 

Izendapenak   4  urteko iraupena izango du, eta Mankomunitateak kargua kendu ahal izango dio, arrazoitzen badu.

 

Batera arituko da lanpostu horretan eta irakasle lanetan, eta lanpostua uzteagatik ez du kargurik edo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

 

Lanpostua betetzeko, irakaskuntza orduak erabili ahal izango ditu, Mankomunitateko langileen araudia betez.

 

 

Zuzendariak funtzio administratibo hauek bete beharko ditu:

 

1.    Eskolako legeak eta gainontzeko xedapenak betetzea eta betearaztea.

 

2.    Zerbitzuaren zuzendaritza eta erantzukizuna hartzea, Mankomunitateko lehendakariaren ikuskaritzapean.

 

3.    Musika Eskolako langileen buruzagitza betetzea, Mankomunitateari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe.

 

4.    Eskola Batzordeak erabakitako kudeaketak zuzentzea eta zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko beharrezko neurriak hartzea.

 

5.    Koordinazioa bermatzea, Mankomunitatea osatzen duten udal administrazioen, eskolako zerbitzuen eta Musika Eskolaren helburu soziala diren irakaskuntza-, arte-, eta kultura-jardueren artean.

 

6.    Eskola Batzordean jorratuko diren gaiak antolatzea eta prestatzea.

 

7.    Musika Eskolaren barne erregimeneko aurreproiektuak prestatzea, eta jarduera-programak, aurrekontuak eta bitarteko materialen eta pertsonalen beharrak barne hartzea.

 

8.     Irakasleen, ikasleen, eta, orokorrean, eskolako langile guztien instantzia guztiak jasotzen dituen txostena igortzea Eskola Batzordera, Eskola Batzordearen eskumenekoak diren arloei erreferentzia egiten dieten guztietan.

 

9.    Irakasleengan eta ikasleengan akademia eta diziplina funtzioak eta erantzukizunpeko zerbitzuak aurrera eramatea, Mankomunitatearen eskumenei kalterik egin gabe. 

 

10.    Zuzentarauak praktikan jartzea eta eskolako politika kulturala-musikala aurrera eramatea, Mankomunitateari egoki deritzon ekimenak proposatuz.        

 

11.    Beste eskolekin harremana izatea eta lankidetzan aritzea.

 

12.    Ikasleen barneratze prozesuan, irakasleen hautaketan, ziurtagiri akademikoen eta ez-akademikoen igorpenean eta eskolaren beraren gainontzeko ekintzetan eta musika-kulturarekin zerikusia duten beste jardueretan parte hartzea, indarrean dauden lege xedapenek adierazitako moduan.

 

13.    Eskola batzordeburuari urtero memoria bidaltzea, gai hauekin: irakaspenen egoera, ikasturtean egindako hobekuntzak, ikasleen eta irakasleen emaitzak, eta eskola hobetzeko proposamen baliagarriak eta egokiak.

 

14.    Eskolaren, irakats-materialaren eta ibilgetuaren inbentario orokorra eguneratuta izatea.

 

15.     Eskolako materialaren mantentze eta erabilera egokia zaintzea, alderdi guztietan.

 

 

 

 

 

2. ATALA. Irakaskuntza funtzioak

17. artikulua    

1.     Musika Eskolaren irakaskuntza eremuan jasotako zuzendariaren eskumenak nahita nahiez bete beharko dira, legezko xedapenek gaiari buruz ezarritakoari kalterik egin gabe.

 

18. artikulua    

Irakaskuntza eremuan, funtzio hauek bete beharko dira:

 

1.    Klaustroan jorratuko diren gaiak antolatzea eta prestatzea.     

2.    Eskolako Pedagogia Plana prestatzea.

3.    Eskolako Urteko Plana prestatzea.

4.    Eskolako egutegia prestatzea.

5.     Irakasleen eta ikasleen jarduera akademikoen betearazpena koordinatzea eta zaintzea, Eskolaren Urteko Planari dagokionez. 

6.    Jarduera eta bilera akademikoak deitzea eta zuzentzea.

7.    Eskolako irakaskuntza eskaintzaren baldintzak proposatzea, eskaintzaren eta eskaeraren arabera, eskolako legeak eta gainontzeko xedapenak betez.

8.    Eskola ordutegia eta jardueren plan orokorra egokitzeko irizpideak ezartzea, eta horiek zehatz-mehatz betetzen direla ziurtatzea.

9.     Pertsonala edo kolegiatua ez den beste organo bati bereziki egotzi ez zaion beste edozein, bere eskumenen eremuan.

 

ZUZENDARITZA TALDEA

19. artikulua

Zuzendaritza taldea zuzendariaren aholkulari eta koordinatzaile taldea da.

 

Lanpostu hauek barne hartzen ditu:

 

a)Ikasketa burua.

b)Udal eskoletako arduradunak.

 

Mankomunitateak izendatuko ditu lanpostu horiek, eskolako irakasleen artetik, eta zuzendariaren proposamena loteslea izango da. Lanpostu horiek zuzendariaren karguaren iraupen bera izango dute. Kargutik kendu ahal izango dira amaitu aurretik, zuzendariaren proposamen arrazoitua dela medio. 

Lanpostua uzteagatik ez du kargua edo kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik izango. Batera arituko da lanpostu horretan eta irakasle lanetan, eta funtzioak 

 

 

betetzeko irakaskuntza orduak erabili ahal izango ditu, Mankomunitateko langileen araudia betez.

 

Udal arduradun kopurua eta antolamendua Mankomunitateak erabakiko du, zuzendariaren proposamenez.

 

20. artikulua

Ikasketa buruak funtzio hauek bete beharko ditu:

 

a)     Musika hezkuntzako programak, musika-tresnak eta taldeak eskatzea eta ebaluatzea.

b)    Ikasgeletako egoera aztertzea eta talde-arazoak konpontzea.

c)    Eskola ordutegiari jarraipena egitea.

d)    Eremu pedagogikoan ematen diren arazoen berri ematea eta horiek konpontzen laguntzea.

 

21. artikulua

    Udal zentroetako arduradunek, ZUZENDARITZAKO lanez gain, beste honako funtzioak bete behar dituzte:

a)Udaletako arduradunekin harremanetan egotea.

b)Udalerrietako urteko plana prestatzea: kontzertuak, emanaldiak, festak.

c)Zuzendariari udalerrietan ematen diren nobedadeak jakinaraztea.

d)Udalerri bakoitzeko batzarretan parte hartzea.

e)Ikasleekin eta gurasoekin biltzea.

f)Eskolaren izen ona defendatzea.

         

22. artikulua

Udal batzarrak urtean behin bilduko dira, gutxienez.

 

Batzarrak informatiboak izango dira, eta bertan, gai-zerrendan jasotako gaiez aparte, Musika Eskolaren funtzionamenduari buruzko iritziak adierazi edo kontsultatu ahal izango dira.  

 

GIZA BALIABIDEAK

I. ATALA. XEDAPEN OROKORRAK

23. artikulua

1.    Musika Eskolak beharrezko langileak izango ditu, Loatzo Mankomunitateak urtero onartzen dituen langileen eta lanpostu zerrenden arabera.  

 

2.    Ildo beretik, funtzionarioak edo lan-bitartekoak eta Mankomunitatearen beraren edo atxikitako Udaletako langileak izan daitezke.

 

II. TITULUA. IRAKASLEAK

24. artikulua 

Irakasleek araudi hau eta Mankomunitateko langileen araudia arautzen duten xedapen orokorrak bete beharko dituzte, ematen duten zerbitzuaren arabera.

 

25. artikulua   

Aplikazioko araudi orokorrean jasotako eskubideez gain, irakasleek eskubide hauek dituzte:

 

1.    Funtzioak aurrera eramateko instalazioak erabiltzea, eskola irekita dagoen denbora guztian.

2.     Ordutegiak prestatzea, eskolako zuzentarauak errespetatuz.

3.    Funtzioak behar bezala betetzeko beharrezko materiala eskura izatea.

4.     Jarduera akademikoak segurtasun eta osasun baldintza onetan garatzea.

5.     Ordezkaria hautatzea Eskola Batzordean.     

 

26. artikulua    

Irakaslearen betebeharrak dira, aplikazioko araudi orokorrean jasotakoaz aparte, honako hauek:

 

1.      Eskola ordutegiak zorrotz betetzea; aldaketaren bat egin beharrean aurkitu ezgero, zuzendariari behar bezala jakin arazi beharko zaio eta orriak behar bezala bete beharko dira

2.    Ikasgeletan ordena, diziplina eta aprobetxamendua mantentzea, eta zuzendariari ikasgelan bertan gertatzen diren anormaltasunen berri ematea.

3.     Ikasleei emango zaizkien txostenak prestatzea, eta beren bilakaera jasota uztea. Irakasleak ikasturtearen edozein unetan jarrerei eta gaitasunei buruzko txostena egin dezake, egoki baderitzo.

4.    Ikasleei arreta emateko hitzorduak jartzea, eta, hala badagokio, amei, aitei eta tutoreei.

5.     Eskatzen dizkioten txostenak ematea, bere lanari dagokionez. 

6.     Irakasleen Klaustroetara bertaratzea, eta baita ere irakasle lanekin zerikusia duten bileretara.

7.       Eskolako arauak betetzea.      

8.       Bere eskumenekoak diren irakasgaien curriculum proiektua prestatzea.

9.    Bere espezialitateko eskolak eta irakasgai osagarriak ematea eta antolatzea, egoki baderitzo.

10.    Taldeen eskolak ematea eta antolatzea, eta horiek zuzentzea, beharrezko errepertorioa hautatuz eta ezaugarriekin bat datozen moduan dinamizatuz (adina, interesak, mailak, eta abar), eskolan bertan eta eskolatik kanpo, jarduera egunetan.

11.    Eskolako Urteko Planean onartu diren kontzertu pedagogikoetan parte hartzea, hala eskatzen badiote.

12.    Halaber, agintzen dizkioten zereginak aurrera eramatea, lanpostua eskuratzeko eta aurrera eramateko prestakuntzarekin bat, aurretik zerrendatu direnei kalterik egin gabe.

13. Zuzendaritza batzordeak hartutako erabakiak errespetatuko dira eta ezadostasunak idatziz eztabaidatzeko eskatuko dira.

 

*Betekizun hauek ez betetzea, zuzendariaren txosten baten ondoren, administrazio batzarrari jakin araziko zaizkio eta honak indarrean dauden legeak aplikatzeari ekingo dio.

 

27. artikulua    

Irakasleentzako prestakuntza ikastaroak aurrera eramateko, helburu horretarako onartuko den araudi zehatza bete beharko da. 

 

28. artikulua    

Mankomunitateak irakasleei tresnak itzuliko dizkiela bermatuko du, edo, hala badagokio, konponduko dituela, lekuz aldatzeagatik edo musika eskolako irakaskuntza jardueretan erabiltzeagatik jasandako kalteen ondorioz.

 

 

 

III. TITULUA. IRAKASLEAK EZ DIREN LANGILEAK

 

29. artikulua    

Irakasleak ez diren langileek araudi hau eta indarrean dauden xedapen orokorrak bete beharko dituzte.

 

 

 

 

30. artikulua    

Irakasleak ez diren langileak Mankomunitateko langileak dira, eta zerbitzu osoak edo partzialak ematen dizkiote eskolari, irakasleen zeregin osagarrietan, eta eskolako gobernu organoei, administrazio, garbiketa, lokalen zaintza eta bestelako lanetan. 

 

Mankomunitatearekin duen zerbitzu harremanari kalterik egin gabe, eskolako langileen mende egongo dira baita ere (irakasleak, zuzendaria…), beren jarduerei dagokienez.

 

IV. KAPITULUA. IKASLEAK

1. ATALA. Eskubideak eta betebeharrak

31. artikulua    

1.    Ikasle guztiek eskubide eta betebehar berak dituzte. Betebeharrak adinaren eta ikasketa mailaren araberakoak izango dira.

2.     Eskolako kide guztiek araudi honetan jasota datozen ikasleen eskubideak aitortu eta errespetatu beharko dituzte.

3.    Hezkuntza administrazioak eta Loatzo Eskolako Gobernu Organoek bermatuko dute ikasleek beren eskubideak eta betebeharrak behar bezala gauzatzen dituztela, araudi honetan jasotako baldintzatan, alegia.

4.-    Araudian jaso gabeko guztiari dagokionez, unibertsitatekoaz bestekoak diren EAEan irakaskuntza zentroetako ikasleentzako eskubideei eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan jasotakoa aplikatuko da, eta baita ere aldatzen edo ordezkatzen duen arautegia.

 

32. artikulua    

Eskolako ikasleek eskubide hauek izango dituzte:

 

1.    Kalitatezko irakaskuntza jasotzea eta helburu horretarako eskolan dauden bitarteko materialak erabiltzea.

2.     Eskolan irakasten den guztiari buruz informazioa jasotzea, eta eskolaren beraren irakasgaiei buruz orientazioa jasotzea.

3.    Bere eskola errendimendua objetibotasun irizpideekin baloratzea.

4.    Era guztietako ekimenak, iradokizunak eta erreklamazioak egitea, helburu horretarako bulegoan dagoen inprimakia erabilita.

5.    Ezarritako ordutegi akademikoa errespetatzea eta irakaskuntza jardueraren etete edo aldaketa kasuetan aste bete lehenago jakinaraztea, gutxienez, halabeharrezko kasuetan izan ezik.

Arrazoi batzuengatik edo besteengatik egun jakinetan ikasle gutxi batzuk bertaratzen badira ere, Musika Eskola eta irakasleak ez daude eskola horiek ematetik salbuetsita.

6.     Ikasketen eboluzioari buruz informatzea, aldizka.

Halaber, amei, aitei eta tutoreei eskoletako gertakarien berri eman ahal izango zaie, ohar idatzien bitartez.

7.    Eskola Batzordeko ordezkaria hautatzea.

   

33. artikulua    

Ikasleentzako funtsezko betebeharra da ikastea, eta obligazio hauek biltzen ditu:

 

1.    Eskoletara garaiz iristea eta ikasketa planen garapenera bideratutako jardueretan parte hartzea.

2.    Adingabeen kasuan, amek, aitek edo tutoreek ekarri beharko dituzte Musika Eskolara, eta haien bila etorri behar dute baita ere; izan ere, eskolak eta bertako langileek ez dute haien gaineko erantzukizunik.

Adingabeek amen, aiten edo tutoreen baimena beharko dute eskolak antolatzen dituen ezohiko jardueretan parte hartzeko, eskola orduez kanpo.

Musika Eskolako langileek ez dute ikasleen gaineko erantzukizunik, eskola orduez kanpo.

3.     Eskolako araudia onartzea eta betetzea.

4.     Tasak eta ordainketak erregularizatuta izatea, eskolak ezarritako epean.

5.     Eskolako ondasun higiezinak, instalazioak eta materiala errespetatzea eta behar bezala erabiltzea, eta erabilera ezegokiagatik eragin ditzaketen kalteengatik erantzutea.

6.     Eskolak aurreikusitako jardueretan parte hartzea, baldin eta irakasleak edo zuzendariak hala eskatzen badu.

7.    Komenigarria da eskolak antolatzen dituen kontzertuetara eta entzunaldietara bertaratzea; izan ere, interes pedagogiko handia dute, bai parte hartu behar duen ikaslearentzako, bai eskolako irakasleek edo zuzendariak esleitutako beste guztientzako.

Kasu horietan, galdutako eskola orduak ez dira berreskuratu behar; izan ere, kontzertu edo entzunaldi batera joatea pedagogikoa dela aintzatesten da, eta hezkuntza prozesuaren barne dago.

 

 

2. ATALA. Diziplina-erregimena eta zigorrak

 

34. artikulua

Aipatu den 201/2008 Dekretuak jasoko ditu diziplina-erregimena eta haren zigorrak, Musika Eskola honen funtzio nahiz antolamendu ezaugarrietara egokitzeari kalterik egin gabe.  

  

Aurreko paragrafoan jasotakoari kalterik egin gabe, ikasle batzuek jasotako ikasbideak aprobetxatzen ez dituztela eta interesik ez dutela frogatuz gero, eskolatik kanpo gera daitezke, eta matrikula berritzeko eskubidea galduko dute. Horrela izango litzateke eskolen %50 baino gehiagora joaten ez direnen eta/edo eskoletan interes falta nabarmena erakusten dutenen kasuan, ikasketen martxa onari kalte egiten diote eta; edonola ere, Dekretuaren 37. artikuluan jasotakoa hartuko da oinarritzat.

 

Dekretuaren IV. Kapituluan jasotako prozedura jarraituko da, eta 4. Atala salbuetsita geratuko da (ezohiko prozedura).

 

3. ATALA. Ez bertaratzeak

35. artikulua    

Eskoletara bertaratzeko obligazioa bermatzeko, aintzat hartuko dira arau hauek:

 

1.     Irakasleak kontrola eraman beharko du aurrera, eta amei, aitei eta/edo tutoreei ikasleen ez bertaratzeak jakinarazi beharko dizkie, ematen diren unean, eta ez bertaratze horien arrazoiak jakin nahiko dituzte.

2.      Ikasturte osoan arrazoitu gabeko eskolen %50era bertaratzen ez diren ikasleek matrikula berritzeko eskubidea galduko dute.

3.     Eskoletara ez bertaratzeak areagotzen badira, arrazoitu badira ere, irakasgaia EZ aurkeztu moduan ebaluatuko da.

4.     Irakasleak ikasleari ez bertaratze horien ondorioen berri emango dio,     baimendutako ez bertaratze kopurura iritsi aurretik.

5.      Prozedura zigortzailea aurrera eramateko, aurreko artikuluan jasotakoa beteko da.

6.     Ez bertaratzea arrazoituta egongo da kasu hauetan:

a)    Gaixotasun iragankorra edo luzea.

b)    Egoera edo gertaera pertsonal larriak edo ezohikoak.

c)    Musika Eskolako beste jarduera batekin bat etortzea.

7.     Adingabeen bertaratze ezak amek, aitek edo tutoreek justifikatu beharko dituzte, eta dagokion irakasleari eman beharko dizkiote.

Ikasle helduek eurek justifikatuko dituzte ez bertaratzeak.      

8.     Ez bertaratze hauek ezingo dira arrazoitu, eskolaz kanpoko jarduerak direla eta: hizkuntza eskolak eta kirol jarduerak, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

IV.TITULUA.IKASLEAK

I.ATALA. ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

 

IKASLEEN MATRIKULA ETA ONARPENA

36. artikulua    

Matrikula dokumentu formala da, eta  horren bidez, hautagaia Musika Eskolako ikasle bihurtzen da; hori horrela, dagozkion eskubide eta betebehar guztiak bere gain hartzen ditu, eta eskolako barne arauek xedatutako guztia bete behar du.

 

 

37 artikulua    

Eskolan sartzeko eskaera egin daiteke ikasleak 4 urte betetzerakoan edo urte natural horretan 4 urte betetzen baditu; halaber,  Loatzo Mankomunitatea osatzen duen Udaletako batean erroldatuta egon beharko du. 

Edonola ere, plaza mugatuak badira, helburu horretarako onartu den araudi zehatzak arautuko ditu, ikasturtea hasi baino lehen.

 

 

38. artikulua    

Musika Eskolan sartu nahi dutenek Mankomunitateak onartutako baldintzak bete beharko dituzte, Eskola Kontseiluaren proposamenez, baita indarrean dauden arautegiek ezarritakoa ere, ikasturte bakoitza hasi baino lehen. 

 

 

39. artikulua    

Eskolak ikasleen behin-behineko matrikulazioa egingo du, hurrengo ikasturte akademikorako, eta bi prozesu jarraituko ditu: espezialitate berean ikasten jarraitu nahi duten ikasle ofizialentzako prozesua, bata, eta onartutako ikasle berrientzako prozesua, bestea.

Matrikulazio prozesuetarako egutegia, ikasleen matrikulazio ofiziala, eta ikasleen matrikulazio berria arautzeko, helburu horretarako onartu den araudi zehatza bete beharko da.

Edonola ere, ikasturte bakoitza hasi aurretik, eta dagozkion tasen onarpenarekin batera, hala badagokio, matrikulatzeko araudi osagarria onartuko da.

 

 

V. TITULUA

ESKOLAREN KUDEAKETA ETA EBALUAZIOA

 

I. ATALA.  ESKOLAREN URTEKO PLANA

40. artikulua    

1.    Loatzo Musika Eskolak ikasturtea hasi aurretik Eskolako Urteko Plana prestatuko du, eta hezkuntza guztiek garapen koordinatua dutela, beren eskumenak egokitasunez gauzatzen direla eta talde guztiek parte hartzen dutela bermatuko du.

2.    Eskolako zuzendariak prestatuko du urteko programazio orokorra, eta lehenengo instantzian aurkeztuko da aurreko ikasturte amaieraren Klaustroan. Jarraian, Eskola Batzordeko onarpenarekin azalduko eta amaituko da.

3.    Eskola Batzordeak Urteko Plana onartzen duenean, jendaurrean jarriko da, eta hezkuntza komunitate guztiaren eskura egongo da.

 

 

41. artikulua    

Eskolako Urteko Planak atal hauek izango ditu:

a)    Irakaskuntza plana edo eskola jarduerak.

b)    Programetako estrategiak.

c)    Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien plana.

d)    Jarduera-egutegia.

e)    Ordutegiak.

 

 

II. ATALA. URTEKO MEMORIA

42. artikulua    

1.    Urteko memoria eskolaren ebaluazio-tresna da. Eskolako Urteko Planaren garapena, ikasturtean emandako gertakari guztiak eta hurrengo Urteko Planean jaso behar diren hobekuntza proposamenak ebaluatuko ditu.

2.    Agiri horretan jasota geratu beharko dira elementu hauek:

a)    Egin diren berrikuntza eta hobekuntza proiektu guztien txostena.

b)    Programen estrategien zerrenda eta balorazioa.

c)    Hurrengo Urteko Planean jasota geratuko diren hobekuntza proposamenak.

d)    Amaitu den ikasturtean egindakoa erakusteko  behar adina eranskin (irakasleen txostenak, matrikula datuak, sustapenak, bileretako aktak, prentsako albisteak).

 

 

43. artikulua    

1.    Zuzendariak prestatuko du Urteko Memoria, eta Eskola Batzordeak aurkeztuko du, lehiaketaren azkeneko deialdian onartu dadin.

2.    Eskola Batzordeak Urteko Plana onartzen duenean, jendaurrean jarriko da, eta hezkuntza komunitate guztiaren eskura geratuko da.

 

VI.TITULUA

BALIABIDE MATERIALAK

44. artikulua    

1.    Eskolako instalazioak zabalik egongo dira, Musika Eskolako ordutegian.

2.    Ohiko irakaskuntza jarduera guztiek ordutegi hori bete beharko dute, halabeharrez. Beste jarduerek zuzendariaren onarpena beharko dute, instalazioen irekiera eta itxiera araudia bete beharko dute eta araudi honekin ezingo dute kontraesanean egon.  

3.    Ezohiko jardueretarako instalazioak erabili ahal izango dira, eskolako zuzendariak aurrez baimendu baditu, betiere, eta eskolako helburuekin bat badatoz. Hori dela eta, zuzendariak bitartekoak bideratuko ditu, hezkuntza komunitate osoak eskolako instalazioak erabili ahal izateko.

4.    Instalazioen eta materialaren erabilera eta tresnen mailegua helburu horretarako onartu den araudi zehatzak arautuko ditu.

 

VII.TITULUA

ONDAREA

45. artikulua    

Eskolako ondarea ondasun higigarriek eta higiezinek osatuko dute, Mankomunitateak berak edo Mankomunitatea osatzen duten udalek helburuak betetzeko Mankomunitateari atxikitako ondasunek, alegia.

 

46. artikulua    

Orokorrean, onartutako akordioei edo hitzarmen jakinei kalterik egin gabe,  musika eta irakaskuntza tresna higigarriak Loatzo Mankomunitatearenak izango dira, eta tresna finkoak, berriz, Mankomunitatearen barruko udalenak.

 

VIII.TITULUA

 

DESEGITEA ETA AMAITZEA

47. artikulua    

Loatzo Udalaren Musika Eskola arrazoi hauengatik deusezta daiteke:

1.    Eskola Batzordeak eskatuta; horretarako, gehiengo absolutuz hartu beharko da erabakia, eta Mankomuntitateak berretsi beharko du batzarrean,  legezko kideen gehiengo absolutuaren akordioz.

2.    Mankomunitateak horrela erabakitzen duenean ofiziozko batzarrean, legezko kideen gehiengo absolutuaren quorumarekin.

 

48. artikulua    

Loatzo Udalaren Musika Eskola desegiten denean, atxikitako ondasunak Loatzo Mankomunitatearen esku geratuko dira, oso-osorik.

 

 

ALDI BATERAKO XEDAPENA

 

49.artikulua

 

Araudi hau Gipuzkoako aldizkari ofizialean iragarri eta urte 1eko epean, zuzendaria eta zuzendaritza batzordea berrituko dira.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

50. artikulua    

Araudi honetan jasotakoarekin kontraesanean dauden edo kontra egiten dioten maila bereko edo txikiagoko arau guztiak indargabetuko dira.

 

 

AZKENEKO LEHEN XEDAPENA

51. artikulua    

Eskola Batzordeko lehendakariak beharrezko diren arauak emango ditu, araudi honen aplikazioan eta garapenean.

 

 

 

 

AZKENEKO BIGARREN XEDAPENA

52. artikulua    

Araudia indarrean egongo da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

 

 

                               

 

 

  Zizurkilen, 2011ko uztailaren 6an.- Lehendakaria.

 

 

 

 

 

Marimi Ugalde Zabala

Lehendakaria