Antolaketa

Historia

Loatzo musika eskolaren nondik norakoak

 

LOATZO musika eskola nondik datorren jakitea garrantzitsua da gaur egungo egoera ezagutu ahal izateko.

ANOETAko eta VILLABONAko musika eskolek osaturiko proiektu honek, argia ikusi zuen 2002ko ikasturte hasieran.

Eskualdeko herriei proiektua azaldu ondoren, Aduna, Alegia, Altzo, Anoeta, Ibarra, Irura, Villabona eta Zizurkilek bat egin zuten Loatzo musika eskola sortzeko proiektuarekin.

Eskola, legez bete behar dituen baldintzak onartuta, poliki-poliki eskola sendotuz doa.

Une honetan, 2024/2025 ikasturtean, 393 ikasle daude matrikulatuta eta 17 irakasle eta administrari batek osatzen dute langile taldea.