LOATZO musika eskolako logotipoa aukeratzeko lehiaketaren oinarriak
LOATZO Musika eskolak lehiaketa bat antolatu du musika eskolarako logotipoa aukeratzeko. Oinarri hauetan zehazten dira parte hartzeko eta aurkeztu ahal izateko baldintzak eta epeak.
1.- HELBURUA
Musika eskolaren logotipoa definitzea. Logotipo hau zerbitzu honetan antolatuko diren ekintza desberdinen berri ematerakoan erabiliko da. Lehiaketa fase bakarrean eta epaimahai baten bidez gauzatuko da.
2.- PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketan 16 urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte. Bakarka edota taldean aurkez daiteke. Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.
3.- GAIA
Musikarekin eta musika eskolarekin zerikusia duena
4.- BALDINTZAK
Lehiaketa honetan aurkeztuko diren lanek orijinalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, beste inongo lehiaketatan parte hartu gabeak, eta ezingo dira izan beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ezta zati batean ere.
Lanak azalera zuria duen euskarrian behar dute izan; A4 tamaina hobesten da eta bertikalki edo horizontalki ager daitezke. Beste azalera mota batzuk ere onartuko dira, esate baterako, kartulina edo kartoi-luma, eta ez dira onartuko euskarri informatikoan bakarrik aurkeztutako lanak (beharrezkoa da inprimatutako lana aurkeztea). Arte-teknika librea da.
5.- LANEN EZAUGARRI TEKNIKOAK
Logoaren diseinua honela aurkeztu beharko da:
a) Formatua: Papelean: 3x3 cm eta DIN A4ko tamainetan (azalera zurrun baten gainean)
Euskarri digitalean: CD edo pendrive motako USB batean, bai koloretan, bai zuri-beltzean. Ilustrador edo beste programaren bat erabili ahal izango da; beti ere, azken hau edozein tamainetara egokitu baldin badaiteke kalitateagaldu gabe eta ilustrador programara eraldatu badaiteke. Erresoluzioa: 200 ppp gutxienez
b) Logotipoa aurkeztuko da diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batez lagundurik.
c) Logotipoa edozein komunikazio-euskarritara egokitu ahal izango da, hau da, paperera, gutun-azalera, txartelera, kartelera, helbide elektronikora, web orrira, pankartara, etab.
6.- LANAREN AURKEZPENA
Proposamen bakoitzeko bi gutun-azal aurkeztuko dira, bata txikia eta bestea handia; biak itxita. Gutun-azal txikia egongo da handiaren barnean, eta biek izengoiti bera edukiko dute idatzita azalean. Horietako bakoitzaren barnean honakoa hauek sartuko dira:
Gutun-azal txikian: parte hartzailearen datuak: izen-abizenak edo elkartearen izena, NANaren zenbakia, jaioteguna, helbidea, telefono zenbakia, eta helbide elektronikoa.
Gutun-azal handian: proposatzen den/diren diseinuak, euskarri digitalean eta paperan, 5. oinarrian ezarri den moduan. Nahi izanez gero, lanaren inguruko azalpen labur bat aurkeztu ahal izango da.
Lanak zuzenean edo korreoz aurkeztu ahal izango dira honako helbide honetan:
Loatzo musika eskola
Bulandegi bidea 23 Behea. Zizurkil.
Tel. 943 692 619
|
|
Lanak aurkezteko epeak 2019ko martxoaren 14an hasten da eta apirilaren 5an amaitu (bi data horiek barne).
7.- BALORAZIO IRIZPIDEAK
Logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak, batetik, eta irudikatzeko eta komunikatzeko duen ahalmena, bestetik, izango dira proposamen irabazlea aukeratzeko aintzat hartuko diren alderdiak.
Horretaz gain, diseinu berritzailea eta identifikatzen erraza izatea baloratuko da eta, gainera, erabilera anitzekoa izatea eta hainbat euskarritara egokitzeko gaitasuna edukitzea.
Epaimahaiak inolako menpekotasunik gabe jardungo du eta goiko irizpideekin bat etorriz erabakiko du zein den proposamen irabazlea.
Edozein pertsona edo taldeekiko konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak edo iraingarriak dituzten lanak baztertuko dira
8.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Loatzo mankomunitateko 2 udal ordezkari, musika eskolako 2 ordezkarik eta diseinuan aditua den pertsona batek osatuko dute.
Epaimahaia bilduko da aurkezteko epea bukatutakoan. Epaia eman ondoren, gutun-azal txikia zabalduko da, irabazlea nor den ikusteko eta, ondoren, akta jasoko da. Epaimahaiak erabaki dezake lehiaketa irabazlerik gabe uztea, baldin eta aurkeztutako diseinuek ez badute eskatzen den kalitatea lortzen.
Epaimahaiaren erabakia hautatutako proposamenaren egileari jakinaraziko zaio, eta musika eskolako web orriaren bitartez ere emango da ezagutzera.
9.- SARIA
Epaimahaiak sari bakarra banatuko du. Irabazleak jasoko ditu, batetik, 300
euroko saria eta, bestetik, lehiaketa irabazi duela dioen ziurtagaria.
10.- ERAKUSKETA
Aurkeztutako logotipoen erakusketa egingo da, Loatzo osatzen duten herriren batean.
11.- JABETZA INTELEKTUALA
Irabazleak eta gainontzeko parte hartzaileek, Loatzo udalerrien mankomunitateari lagatzen dizkiote ustiapen eskubideak, berari bakarrik eta denbora mugarik gabe.
12.- OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketa honetan parte-hartze hutsarekin lehiatzaileek oinarri hauek ezagutzen dituztela eta osoki onartzen dituztela adierazten dute.
13.-ARGIBIDE GEHIAGO
Loatzo Musika eskola, loatzo@loatzo.eus
www.loatzo.eus Tel: 943692619
|