pianoa+tf+emaila

Penedes agurra
Atzo abiatu ziren Vilafranca del Penedesko Mª Dolors Calvet musika eskolako lagunak; asteburu ahaztezina izan da denontzat 

Aplikazio habiaratuak
Vilafranca del Penedeskoen bixita
LOATZO-VILAFRANCA DEL PENEDES MUSIKA ESKOLEN ARTEKO ELKARTRUKEA
Aspaldi k dator gure musika eskola eta Vilafrankakoaren arteko harremana. Urte batzuk pasa
dira lehenengo aldiz elkartu ginene k, baina lotura hain estua sortu zen gure artean, ez dela
azkenekoa ere izango, ziur gaude horretaz.
Martxoan joan ginen gu bertara. Musika banda, triki lari taldeak, biolinak, eskusoinuak,
gitarrak, pianoak… Tresna ezberdinetako ikasleek hartu zuten parte elkartrukean, bertako
ikasleen etxeetan pasa zutelarik ostegune k igande bitarteko jarduna.
Orain beraiek datoz Euskal Herrira, Loatzo musika eskolako ikasleen etxeetara. Azaroaren 6e k
9rarte izango ditugu gure artean. Aukera paregabea izango dugu beraien kultura musikaren
bidez ezagutu eta nola ez, gozatu, musika hori baita, gozamena , eta kultura ezberdinen arteko
komunikabide kanal paregabea.
Eta guz hau noski, Loatzo musika eskola osatzen duten herriekin elkarbanatu nahi dugu, zuek,
herritarrak ere, aipatutako egunetan burutuko ditugun ekintzekin goza dezazuen.
Ostegun iluntzean etorriko dira eta os ral goizean harrera egingo zaie Villabonako udaletxean
eta ondoren Villabona, Alegia eta Anoetako ikastola eta eskoletara joango dira DBHko ikasleei
emanaldi txiki bat eskaintzera.
Larunbata, azaroak 8, izango da egun deigarriena, egitarau erakargarri bat prestatu baitugu:
-12:00etan kalejira Villabona-Zizurkil-Villabona ibilbidean
Vilafranca eta Loatzo musika eskolako ikasleez gain, Villabona eta Zizurkilgo erraldoiek ere
parte hartuko dute gurekin kalejiran zehar.
-18:00etan kontzertua Villabonako gurea zinean.
Bi musika eskoletako hainbat musika taldek joko dute bertan.
Eguna borobiltzeko, bi musika eskolako ikasle nahiz irakaslek, afari musikatu bat egingo dugu
Alegiako kultur etxean.
Ikusi dezakezuen bezala, asteburu paregabea izango da musikaz gozatu eta bi herrien arteko
lotura sendotzeko, musikak kultura ezberdinak lotzen bai tu.Gonbidatuta zaudete festara!!

Penedesera artera
Abiatu gara Vilafrancara!!! Aste bukaeraz, kulturaz,lagunetaz, musika bide, gozatzera!!!










